Pertsonez eta erlazioez ari garenean, ez da azalpen sinplerik existitzen eta horregatik, ikuspegi integratzaile batetik lan egiten dut. Hau da, eskola ezberdinetako ekarpenak hartuz indibiduo bakoitzaren beharretara ahalik eta gehien egokitzeko aukera eskaintzen duen ikuspegitik. Niretzat, funtsezkoa da terapia norbanako bakoitzari egokitzea, eta ez alderantziz. Izan ere, zailtasunen azalpen ez erreduzionista batek interbentzio plan osoago bat eskaintzen duela sinesten dut.
Hariak, epairik gabeko gune terapeutiko bat da. Minari espazio seguru bat egiteaz gain, bakoitzak ditugun errekurtso pertsonalen jabetzea eta hauek indartzea helburu duena. Indargune horiek izango baitira bizitzako momentu zailetan oztopoak gainditzen lagunduko digutenak.
Atxikimenduaren eta traumaren perspektibatik lan egiteak oinarri zientifiko sendo bat izatea bermatzen du. Jokabide eta prozesu mentalak identifikatu, itzulpen bat eman eta organizatzeko aukera eskaintzen du, eta erlazio terapeutiko optimo bat ezartzeko osagai desberdinak bermatzen ditu.
Hariak, psikoterapia gunea, tentuz zaindua dago. Leku atsegin bat izatea garrantzitsua delako niretzat aurreko dena bete dadin.
